gaztebizhitza_componente_emocional_busqueda_empleo

Etsipena, gogaitzea, amorrua, segurtasun eza… hemen ditugu langabezian dagoen pertsona batek senti ditzakeen emozioetako batzuk.

Hala ere, frogatuta dago emozio baikorrak izateko joera duten pertsonek lana modu eraginkorragoan bilatzen dutela; ondorioz, emozio ezkorrak biltzen dituzten egoeran dauden pertsonek baino arrakasta handiagoa izan ohi dute.

Hori dela eta, abantaila honetaz baliatzea proposatu nahi dizugu: emozioak lan bilaketan laguntzeko eraldatu, jarrera baikorrak aukera berriei lekua egiteko parada ematen baitu.

Hona hemen kontuan har dezakezun hainbat koska:

  • Baikortasun apur bat. “Dena oso gaizki dago”, “lana aurkitzea oso zaila izango zaizu” bezalakoak gogorarazten tematzen diren horien aurrean… arruntasunetik atera!, baikorra izatea da gakoa; honek ez dakar, ordea, egoera makala dela ahaztea, errealitateari uko egin gabe baina ikuspegi positiboari helduz saiatu egin behar da.
  • Lortuko duzulako uste osoa izan: zure pentsamenduak konbentzimenduz eta segurtasunez bideratuz gero, helburuak betetzeko gaitasuna irudikatuz gero, desio duzun lan horretan pentsatzeari ekinez gero, aldaketa eragiten ari zara. Zure ingurukoek erakutsitako gogoarekin bat egingo dute.
  • Zeure etorkizuna gidatu. Langabezia egoeran bi aukera dago: bata, denborari probetxu atera prestakuntza osagarria jasoz edota prestakuntza pertsonala zein profesionala aberastuko duten esperientziak biziz; bestea, zoritxarraz eta bizitza bidegabekoaz kexatu. Zuk zein aukeratuko duzu?
  • Pertsona arrakastatsuak hartu inguruan. Ez gara “arrakasta duten pertsonen” zentzu arruntaz ari, positiboki hitz eginez eta zeure burua hobetzeko motibatuz benetan aberasten zaituzten horietaz baizik. Gogora ekarri nahi dugu Will Smithek Zoriontasunaren bila filmean esandakoa: “Ez utzi inori esaten zerbait egin ez dezakezunik. Hori egiteko gai ez direnek zuk ere ezingo duzula egin adieraziko dizute”.
  • Elkarrizketan. Hautaketa-prozesuan elkarrizketa egiten duen jendeak ezagutza teknikoak baino zerbait gehiago espero du. Zure esku dago pertsona horrengan emozio baikorrak eragitea, jarrera egokia erakutsi ezazu, keinuek eta hitzek segurtasuna eta konfiantza adierazi beharko dute, zure bertuteak eta indarguneak azpimarra itzazu. Era honetako esaldiak pentsatu: “lan honetarako hautagai bikaina naiz”, “ez nabil lanpostu baten eske, nire gaitasuna eta balioa eskaintzen ari naiz”,…
  • Nortasuna eraikitzen ari zara: Lana bilatzeko prozesu honetan zure aukera guztiez jabetzeko aukera duzu; zure helburua ausardiaz lortu nahi duzula nabarmendu , zure buruarengan konfiantza duzula, baita zure gaitasunetan eta trebetasunetan ere. Jasotako prestakuntzan zein ideietan sinesten duzula erakutsi. Oztopoak gainditzeak indartu egingo zaitu.
  • Zure bizitzan etorkizuneko ikuskera sustatu, hau da, mugitu zaitez, ez zaitez etxean geratu, lana bilatzeko ekintza-plana prestatu, honako galderari erantzuiozu: norantz zuzendu nahi ditut nire pausuak? Hautabideen bilaketa gogotsua da gakoa. Bizitasun horri esker begirada zabalduko da, aukerak sortuko dira eta ondo aprobetxatzen jakingo duzu.

Zuk zeuk sortzen duzu aukera… eta trena hartzeko bidea.

 

gaztebizhitza_huts_txiki

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera.