la foto (2)

Markel Alberdik ( Eibar, 1991) ur azpian darama bizitza erdia baino gehiago. Afizioz hasi eta ofizio egin du igerilaritza eibartar gazte honek. “Ezina ekinez egina” leloa tatuaturik darama bai larruazalean eta baita buru barruan ere. Lana, lana eta lana, hori da bere hitzetan emaitzak lortzeko behar dena. Bideaz eta ibilbideaz ere disfrutatu beharra dago, horrek garaipenak eta porrotak eramangarriago egiten baitutu.

Madrilen dihardu entrenamenduetan buru belarri, egunero 6 orduz entrenatzen. Bere asmoa bi segundu-ehuneneko hobetzea da 2016ko Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetarako behar duen minima lortzeko.

Ideiak argi eta itxaropentsu azaldu zaigu laneren fruitua laster jasoko duenaren esperoan. Basque teameko kirolari honek elkarrizketa eskaini digu Gazteaukerako blogerako.

Zorterik onena opa diogu bere ibilbidean eta baita Riora bidean falta zaion txartela eskuratzeko ahaleginean.

Animo Markel!

Jaio ala egin egiten da kirolari profesionala?

Genetikak edo talentuak zer ikusi handia du hortan. Baina esperientziak erakutsi dit, hori ez dela inondik inora erabakiorra. Talentuak ez badu lanik jasotzen, ez dago emaitzarik. Beraz, kirolaria landu egin behar da, nahiz eta hasiera batetik erraztasun gehiago edo gutxiago izan.

Kirolak zer eman dizu?

Zalantzarik gabe, kirolak nire izateko eran influentzia handia du. Emaitzek laguntzen dute, baina garrantzitsuenak beste alor batzuk dira; disziplina, emozioak, lagunak, konfiantza, norbera ezagutzea, norberaren eta besteen lana baloratzea…Helburuak lortu edo ez, bidean asko ikasten da.

Eta zer kendu dizu?

Sakrifizio handia dakar kirolak, baina denak bezala. Familia eta lagunekin egoteko denbora kentzen dizu, eguneroko bizitza ondo entrenatzeko bideratzera derrigortuta zaude…Beraz, nolabait, “askatasuna” mugatzen du. Kakotx artean, guk aukeratu baitugu.

IMG_1786Minutuak, segunduak, segundu-ehunenak, zer esan nahi dute zuretzat?

Adibide batekin ondo ulertuko dela uste dut; Aurten bi segundu-ehuneneko hobetu behar ditut Rion egotea nahi badut. Horretarako ia egunero 6 orduz entrenatu beharra dago, lortuko dudan ala ez jakin gabe! Denbora, dena da.

Ahalegina eta disziplina, hori al da goi mailan egoteko behar den guztia?

Agian ez da behar den guztia, baina ia ia. Nik hori da txikitatik egin dudana, inongo talentu berezirik izan gabe. Beraz, nire kasuan horrela dela esango nuke. Berezko zerbait eduki beharko dela suposatzen dut, baina ez da garrantzitsuena.

Dominak jasotzean zer sentitzen duzu? Eta sariak eta laudorioak heltzen ez direnean?

Nire entrenatzaileak zera esaten du; Helburuak betetzearen sentsazioa hobea da, bidean disfrutatu izan bada, eta gainera, helburuak ez betetzea errazago eramaten da. Helburuak betetzeak izugarrizko alaitasun sentsazioa dakar. Alderantzizko kasuan, ahaztu eta aurrera.

Harremanak, familia eta lagunak bateragarriak al dira goi-mailako kirolarekin? Nola moldatzen zara denera heltzeko?

Nire kasuan, kanpoan nagoen bitartean harreman hauek ia ezinezko bihurtzen dira. Gaur egungo teknologiek ematen didatenarekin moldatzen naiz. Baina zorte handia dut; Hurbileko jendea beti bezain hurbil mantentzen da beraiekin nagoenean, eta benetan, asko eskertzekoa da.

Markel gurasoekin

Markel gurasoekin

Kirolaz gain zer duzu gogoko egitea, bestelako zure zaletasunak zeintzuk dira?

Daukagun denbora libre guztia, egunerokotasunetik aldentzeko erabili behar dugu, ondoren gogoz aurrera jarraitzeko. Beraz, lagunekin edozer plan egitea asko eskertzen da; zinera joan, hiritik bueltatxo bat eman…Edozein plan betiko tokitik irteteko.

Rioko Jokoak, gertu ala urrun ikusten dituzu?

Egia esan, lortu beharreko denbora lortzeko gai naizela uste dut. Beraz, alde horretatik ez dut urrun ikusten. Zailena, markatutako egun horretan egitea iruditzen zait. Dena ondo irten behar da une eta toki horretan. Psikologikoki oso ondo prestatu behar gara.

Amets bat 2016ari begira

Rioko Olinpiar Jokoetan kirolari bezala egotea! Izugarrizkoa litzateke! Nik ahal dudan guztia egingo dudala argi daukat!

Zuk ere Markelek bezala Riora joan nahi baduzu, parte hartu abentuaren 15era bitartean Gazte Olimpic Team lehiaketan.