Etxebizitza1950

Edozein gaztek sentitu du inoiz txoko familiarra uzteko premia. Lehenago edo beranduago gazteak bizitzari era autonomoan egingo dio aurre; baina noiz eta nola, horra hor gakoak, izan ere beti ez baita nahi den moduan eta unean izaten. Prozesu hau erabat lotuta dago norberak dituen baliabide ekonomikoekin, eta gauza jakina da gaur egungo langabezi eta lan ezegonkortasun indizeak ez duela aldaketan laguntzen.

Beharbada honako hau ezaguna zaizu, edo orain ari zara igarotzen; gurasoen etxetik irten nahi bai, baina ezin”. Sarritan entzuten dugu emantzipazioa hemen Europako beste herrialdeetan baino beranduago gertatzen den prozesua dela. Baldintzatzaile ekonomikoaz gain epe ertainera zer gertatuko ote den ez jakitea ere ez da erraza… eta hemendik hilabete batzuetara errenta ordaindu ezin badut?

Gazteak aurre egin beharreko arriskuak gobernatzen badaki. Lehengo lan segurtasun eta egonkortasunaren balio tradizionalak indarra galduz joan dira eta gazteek beren begiekin bilakaera hau ikusten dutela argia da; orain, ordea, aldaketa, ezegonkortasuna, arriskua bezalako kontzeptuak darabiltzagu… Hauek bidaide izanez gero haiekin adiskidetu eta egoerari buelta ematea komeni da: aldaketak beste aukera batzuk ekar ditzake, arriskua kudeatzea funtsezkoa da… Gainera, ikuskera hori duen pertsona errazago sartuko da lan-merkatuan.

Eredu berri hauek emantzipaziorako zailtasunen isla dira. Batzuek etxea erosi edo alokatu dute bermatuta; beste batzuek, berriz, arriskuaren itzalarekin soseguz biziko dira… eta bada bestelako formula aurkitzen duenik aukera hau eskueran izan ez arren emantzipazioa lortzeko zein unitate familiarra osatzeko , sormenari bidea eginez.

Gazte bakoitzak hainbat aldagai jarriko du balantzan: non eta norekin bizi, zenbat diru-kopuru zuzendu, lekuz aldatzeko aukera eta emantzipaziorako premia.

Balizko alternatibak bilatzeak emantzipaziorako erabakia hartzeko arrazoiak zeintzuk izan diren argitzen lagun dezake, baita harreman pertsonal eta sozialen sarea zabaltzen ere, edota giltza harrigarriak eskaintzen, zergatik ez.

GazteBizHitza atarian Ikasketak, Etxebizitza eta Lanaren inguruko informazioa eta aholkularitza zerbitzua zure esku duzu.