hizkuntzak1950

Atzerriko hizkuntzaren bat ikasteak aurrera egiten lagunduko dizu; maila profesionalean zein pertsonalean elkar ulertzeko aukeraz gain beste herrialde eta kulturak hobeto ezagutzeko bidea ere ekartzen du, jarrera irekiagoa eta gogotsuagoa lortuko duzu.

Egun ezinbestekoa da atzerriko hizkuntzaren bat ulertzea eta hitz egiteko gai izatea, aukera berrien injekzioa da. Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta hobeto gaztea bazara errazagoa izango da, baina edozein une da egokia. Beste hizkuntza bat ikasteak lana bilatzeko aukera gehiago eskainiko dizu, baita oraingo lana hobetzeko ere. Bestetik, ikasketen zati bat kanpoan egitea ere interesgarria da, zure prestakuntza aberatsago bihurtuko du.

Bigarren hizkuntza bat ikasteak, gainera, mesede egingo dio zure garunari, kontzentrazioa hobetuz eta ikasteko zein adierazpenerako gaitasunak hobetuz, azken finean, zure garuna osasuntsu mantentzen lagunduko duzu.

Are gehiago, hizkuntza menperatzeak bide berriak emango dizkizu: beste jatorriko hiztunekin hitz egiteko, paperezko edo irakurketa digitaletan murgiltzeko, beste hainbat kultura behar bezala ezagutzeko. Gozatuko duzu!

Hizkuntzak ikasteko aukerak aise ezagutzen dituzu: horretarako egokitutako zentroren batera jo, klase partikularrak jaso, oporrak aprobetxatu eta bertako herrialdean ikasi, beste pertsonaren batekin ezagutzak trukatu, eta abar.

Ikasi berri duzun hizkuntza horretan hitz egiteak konfiantzaz jardutea dakar, beldurra sentitzea ohikoa da eta kontra egiteko adorea beharko duzu; behin egoera hau gaindituta aurrera egiten duzula nabarituko duzu eta, horretaz gain… zure autoestimua handituko duzu!

GazteBizHitza-k informazioa eta baliabideak eskaintzen dizkizu, eta nahi duzun hizkuntza horri ekiteko eta “abian jartzeko” bideratzen lagunduko dizu.