gaztebizhitza_buletina_1

Langabeziak Europar Batasuna lanerako jomuga jarri du gazte askoren artean; egoera horretan bazaude kontuan hartu beharreko zenbait alderdi dago: aldaketa hau egiteko zioa eta helburua, epeak zehaztu eta xedea lortu ahala irudikatu, helmuga zuretzat egokia izan dadin lehentasun pertsonalak argi izan, bertara heltzean azpiegituren balorazioa egin eta hauei aurre egiteko baliabideak aztertu, eskuartean duzun proiektua gauzatzeko beharko duzun dirua kalkulatu , herrialde horretako egoera ezagutu, bertako hizkuntza beharrezkoa izango zaizun mailan ikasi …

Informa zaitez, erabakiak hartzen lagunduko dizun hainbat baliabide dago, webguneak eta gidak, besteak beste. GazteBizHitzan lagungarriak diren zenbait erreferentzia aurkituko duzu.