Parte hartze zabala Beldur Barik bideo lehiaketan

cabecera_beldur_barik_facebook (7)(1)

Beldur Barik ekimenak bostgarren urtez ekin dio bere ibilbideari. Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko.

Aurten 224 bideo lan jaso dituzte bideo lehiaketan eta parte hartze zabal honekin oso pozik azaldu dira antolatzaileak. Azaroaren 21tik 25era bitartean Herria saria deritzon bozketan parte hartzeko aukera dago. Botuak bi kategoriatan eman daitezke, eta nahi beste lan bozka daitezke, hori bai, botu bat lan bakoitzeko. Azaroaren 21 eta 25 bitartean zabalik izango da bozketa.

boton-topaketa-2014Horretaz gain aurtengo Beldur Barik Topaketa Azaroaren 29an egingo da jai giroan Urola-Garaian (Gipuzkoa), Zumarraga eta Urretxun. Bertan Beldur Barik lehiaketako lan irabazleak ezagutzera emango dira eta tailerrak, luntxa eta sorpresa ugari ere izango dira.

Topaketara joateko doako autobusak jarriko dira 3 probintzietatik (Bizkaiatik Gipuzkoatik eta Arabatik), beraz ez duzu aitzakiarik ez gerturatzeko.
Bidali emaila bat zure datuekin jarrera@beldurbarik.org helbideraazaroaren 26a baino lehen, autobuseko plaza bat erreserbatzeko.

Lehiaketako zenbait bideo jarraian:

MARA-BeldurBarik from Vimeo

| 2014/11/20|Albisteak, Hezkuntza|Iruzkinik gabe

Sar ezazu zure iruzkina