OLYMPUS DIGITAL CAMERAAmaia Monteagudo gazteak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartu du aurten. Indian izan da hiru hilabetez haurren eskola batean irakasle lanetan. Bizitakoak eragin positiboa izan du bere bizitzan eta oso aberasgarria izan dela esan digu.

Euskadiko Gazteak Lankdietzan programa nola definituko zenuke?

Programa honek gazteen artean garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioaeragitea du helburu, horretarako beste errealitate batzuetan elkarbizitzeko aukera ematen dielarik gazteei; kultura berriak ezagutu eta beharrizanak hautemateko aukera.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Nolako eragina izan du bizipen honek zure bizitzan?

Bishrailek nire bizitzan mugarri bat suposatu du. Indiara joateko aukera izateak eta beraien kultura ezagutu eta ulertzeak begiak zabalduarazi dizkit. Guzti honetatik niretzat garrantzitsuena umeak izan dira. Egunero izan naiz neska mutilen alboan eskolak ematen, jolasten, ikasten laguntzen eta zenbait aldiz beraien alboan lo egiten. Irakasle izatea oso esperientzia polita izan da eta Amaia izena alde batera utzi nuen Miss, Miss bihurtzeko. Maitasun asko jaso dut bertan eta orain etxean naizela bertara bueltatzean baino ez dut pentsatzen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Zeintzuk izan dira bizi izan dituzun unerik onenak?

Bitxikeria gisa nire lehenengo egunak eskolan oso barregarriak izan ziren, ume guztiak batera zetozen nigana zalapartaka, mila galdera eginez, eskua ematen, musuak, besarkadak… Gainera jende guztiak esaten zidan Bollywoodeko aktoresa baten antza nuela, eta txantxa horrekin nire autografoa eskatzen zidaten. Egia esan denak izan dira une onak, eta bakarrik joan izanak Indiara gehiago zabaltzeko aukera eman dit eta beraiek ere nirekin zabalagoak izan dira. Oso harreman ona izan dut eskolako neska mutilekin, beste irakasleekin eta bertako apaizekin eta monjekin. Herrira egindako txangoek bertako jendea ezagutu eta harremak egiteko aukera eman didate. Etxean bezala sentitu naiz eta betirako lagunak egin ditut.

O

Eta unerik gogorrenak?

Hasieran hizkuntza ostopo bat izan zen, nahiz eta Indian ingelesa hitz egiten duten ahoskera ezberdina da eta gainera jende guztiak ez du hitz egiten. Eskolara heltzen diren hiru urteko neska mutilek bengali baino ez dute hitz egiten eta hasieran klaseak ematea ez zen erraza izan. Dena den polita iruditzen zait nolako harremanak egiten dituzun komunikatzeko zailtasunak dituzunean. Bengali hizkuntzan zenbait esaldi ikasi nituenean, umeak asko poztu ziren eta ahaleginak egiten hasi ziren ingelesez ikasi eta nirekin komunikatzeko.

Bestalde umeek duten bizitza gogorra dela iruditu zait. Eskolara joan ahal izateako ume askok 3 urte dituztenetik eskolako aterpetxean bizi behar dute, beraien etxeak oso urrun baitaude egunero eskolara etortzeko. Txiki txikitatik beraien eguneroko gauzen ardura hartzen dute: arropa garbitu, eskolarako motxila prestatu, jantzi, orraztu, platerak garbitu… Askotan eskolara heltzen nintzenean 15 minutu pasatzen nituen zapaten lokarriak lotzen, motxilak atontzen, hamaiketakoa ekartzen zuten gainbegiratzen… Deigarriak dira horrelako kontuak, hemengo 3 urteko umeek ez baitute horrelako lanik egin behar.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Beste herrietako errealitateak eta kulturak era ezberdinean ikusten dituzula uste duzu orain?

Zalantzarik gabe. Nahiz eta komunikabideetan zenbait informazio irakurri edo telebistan ikusi oso bestelakoa da bertan ikusten duzun errealitatea.Oso aberasgarria izan da niretzat beraien sinismenak eta kultura ulertzea. India kontinente moduko bat da eta estatu bakoitzak bere hizkuntza ofiziala du eta bere ohitura jakinak. 2000 hizkuntza hitz egiten dira eta hainbat erlijio praktikatzen dira; hinduismoa, kristautasuna edo islama esaterako. Garrantzi handia du erlijioak beraien bizitzan eta iraganean liskar ugari eragin bazituen ere egun erlijio aniztasuna errespetatzen dute. Errealitate konplexu honetatik ondorioztatu dudanaren arabera, harro sentitzen dira beraien ezberdintasunetaz eta horrek nazio sentimendua indartzen laguntzen die.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Etxean bueltan, lankidetzaren munduari loturiko egitasmoetan laguntzen jarraitu nahi duzu?

Joan aurretik jadanik banuen mundu honenganako interesa eta emana nuen laguntza egitasmo batzuetan, baina orain egia da askoz ere gogo gehiagorekin nagoela laguntzeko. Laguntzen jarraitu nahi dut eta pixka bat finkatzen naizenean mugitzen hasiko naiz. Momentuz , ikusturte bukaerako nire proiektua egon naizen Bishrail herriaren inguruan egingo dut.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Esperientzia hau gomendatuko zenioke gazteei?

Zalantzarik gabe. Programa hau luxu bat da. Eskertzekoa da benetan antolaketa guztia, Eusko Jaurlaritzak zein GKEDek emandakoa, nire kasuan Munduko Landagunea eta bere kontrapartea Indiako Klaretiarrena.

Antolatuta dagoen eran babesturik eta seguru sentitzen zara uneoro. Laburbilduz, oso zorioneko sentitzen naiz esperientzia hau bizitzeko aukera izan dudalako eta ahaztezina da bizi izan dudana.

 Kooperanteen testigantza gehiago ikusi nahi?