nekazairtza ekologikoa

Elikagaien ekoizpen ekologikoa eta artisauarekin loturiko hainbat egitasmo aurki ditzakegu gure inguruan. Nekazaritza eta elikaduraren sektoreak hala, ekoizle eta kontsumitzaile arduratsuagoak ditu begiz jota. Gero eta kontzientzia zabalagoa dugu osasuna eta ingurumenaren alorrean eta horrek elikagaiak beste era batera ekoizteko beharra sortu du.

Boga, artisau garagardo kooperatiba

Garagardo ekoizpen txikiak bera loraldia bizitzen ari dira azken boladan eta horren adibideetako bat da Boga garagardo kooperatiba. Alor ezberdinetako 7 gazte daude ekimen honen atzean eta artisau garagardo honek bertokoak ditu lehengaiak eta baita ekoizpena ere. Frogak egiten ari dira momentu honetan eta abenduan saltokietan izatea espero dute beraien eskaintza.

Localbier, artisau garagardo bilatzailea

Teknologia berriek ere badute zeresana ekoizpenaren zabalkundearen alorrean, hala, garagardoaren gaiari loturik, interneteko bilatzaile honek artisau garagardo saltokiak non dauden esango digu.

GazteNek, laguntzak nekazari gazteentzat

Nekazaritzaren sektorean sartzekoa asmotan bazabiltza edo sartua bazaude, gazteentzat dauden laguntzak eta orientazioa ematea da GazteNek planaren helburua.

Katilu, berrikuntzaren bila

Elikaduraren sektorean, garapen iraunkorraren ikuspegia oinarritzat hartuta, negozio-ereduei balio osagarria eman eta berrikuntza eta elkarlana sustatu asmoz sortu dute hainbat eragilek Katilu egitasmoa. Tartean daude Hazi, Neiker eta Innobasque eta Azti.

BioCultura azoka BEC-en

Urriaren 3tik 5era izango da BioCultura 2014 azoka Barakaldoko BECn. Bertan produktu ekologikoen eta kontsumo arduratsuaren inguruko stand eta ekimenen ugari izango dira profesional zein publiko orokorrarentzat.

BEC BC 14