Zuetariko askok ziurrenik maletak edo motxila egin eta bidaia bat egiteko aukera izango zenuten uda honetan. Helmugak etxetik gertu zein urrun egon daitezke baina benetan inporta duena bidaiak ematen dizkigun bizipen eta momentuak dira. Askori bidaian bizitakoa dokumentatzea gustatzen zaigu, argazki, bideo zein irudien bidez, ondoren, etxera bueltatzean atzean utzitako momentuak gogoratu eta dastatzeko.

Jarraian bidaien bideo batzuk bildu ditugu eta autoreek bizitako historien berri ematen digute era pertsonal batean:

Myanmar

Txile, Bolivia, Peru, Uruguay, Argentina, Vietnam, Kambodia eta Tailandia.

Africa

Georgia

Indonesia

Ikusitako bideoak inspirazio iturri izan daitezkeela uste dugu abian dugun #Auzospot, auzolandegietako spot lehiaketarako. 2015eko auzolandegietako programaren iragarki izango den spot bila gabiltza. Minutuko bideoa egin eta bidaia zoragarri bat irabazteko aukera ez ezazu galdu!