googlemapsAzken urteotan gora egin dute geolokalizazioan oinarrituriko mugikorretarako eta tableterako aplikazioek. Egun oso oikoak dira, aisialdian, turismoan, osasunean zein sektore publikoan jomuga diren aplikazioak. Baina badakigu geolokalizazioa zer den eta zein eragin izan dezakeen bere erabilpenak?

Zer da geolokalizazioa? Geolokalizazioak objektu batek duen posizioa zein den azaleratzen du koordenada sistema beten bidez. Gaur egun gailu ezberdinek ematen dute posizioaren berri eta gama altuko telefono gehienek GPS sistemari esker satelite bidezko datuak jasotzen dituzte.

Jarraian geolokalizazioa aintzat hartzen duten alor ezberdinetako zenbait aplikazio aurkezten dizkizuegu.

Aisialdia eta harremanak

Web bidezko lekutzean oinarriturikoTINDER zerbitzu bat da Foursquare eta sare sozialak dira jendearen jardunaren eremua. Check in bidez erabiltzaileek gogoko dituzten tokiak azpimarratzen dituzte sare honetan eta era horretan puntuak jasotzen dituzte.

Tinderrek jende berria ezagutu, txateatu eta hala nahi izan ezkero bi pertsonek berain kokapena zein den jakiteko aukera ematen du.

 

Osasuna

TWERIrescataME aplikazioak arriskuen aurrean laguntza eskatzeko aukera ematen du, alerta mezuak igorriz larrialdi egoeretan.

Alzheimerra duten gaixoentzako aplikazioa da Tweri. Beraien autonomia hobetzeko eta senideen lasaitasunerako diseinaturikoa. Aplikazioak gaixoak egindako ibilbideak markatzen ditu eta zaintzaileek ibilbideak ikus ditzakete.

 

 

Hiria

WazeMunduko mapak biltzen ditu Googlemaps atariak. Bere telefonoetarako aplikazioari esker munduko herri ezberdinetara joateko ibilbideak eta mapak erraz aurki ditzakegu.

Trafikoaren egoeraren arabera zure helmugara heltzeko bideak erakusten ditu Wazek. Mapak erabiltzaileek emandako datuekin eguneratzen dira uneoro, gidatzen dauden bitartean GPS bidez biltzen delarik informazioa.

Localmind zerbitzuak gogoko duzun tokiei buruzko galderak luzatzeko aukera ematen du. Esaterako, dantzaleku baten sarreran ilada dagoen galde dezakezu eta sarean dagoen norbaitek momentuan bidali diezazuke erantzuna.

Lana

Unsocial aplikazioak interes bera duten profesionalak elkartu eta harremanetan jartzea errazten du. Networking, azoka, zein hitzaldietan erabiltzeko baliagarria da. Momentuz Estatu Batuetan erabiltzen da bakarrik.

Nahiz eta agerikoak izan daitezkeen aipaturiko aplikazioen onurak, jabetzen al gara gure datuak era okerrean erabiliz gero izan ditzakegun arriskuez? Pantallas Amigas plataformak agerian uzten du gure datuak eta mugimenduak interneten publikatuz gero gerta daitekeena.