Bakarka, lagunekin, bikotekidearekin, umeekin, bizikletaz bidaiatzen duten gero eta jende ehiago dago. Ez da ahaztu behar garraiobide honek aukera anitz eskaintzen dituela: merkea da, ekologikoa, osasungarria, eta gainera sozializazioa errazten du. Batzuk asteburu pasa joaten dira txangoak egitera, beste batzuk oporretan, badira mundua pedalen gainean zeharkatzen dutenak, eta gutxi batzuk urteak daramatzate bizikletaren aulkia ipurdian itsatsita.

Bizikletaz egindako bidaia beti izago da abentura baten hasiera, ikusi bestela ondorengo lagunen bizipenak:

Mendiak, basamortuak, beroa, yurtak… eta askoz gehiago Asia Erdialdean zehar lagun talde honek egindako bidaian.

Nolakoak ote dira Islandiako paisaiak eta errepideak?

18 hilabetetan egin zuten bizikletaz bikote honek Erresuma Batutik Zelanda Berrirako ibilbidea.

Errepideek sortzen duten plazerraz eta bidezidorren emozioaz mintzo da bidaia hau.

Maitasun historiak gutxien espero dituzunean sortzen dira, kasu honetan bizikletaren gainean.

Senegal eta Ganbiara bizikletaz ume txikiekin joatea posible da? Donostiar familia honek posible dela erakusten du.

Adinak ez duela mugarik erakusten dute bikote honek, 6 hilabetez pedalei eraginez alderik alde zeharkatu zituzten Estatu Batuak.