Guztira 88 herrialdetako 6.000 kirolari lehiatzen ari dira Neguko Olinpiar Jokoetan Errusiako Sotxi hirian. Tartean, euskal ordezkariak diren Paul de la Cuesta (eski alpinoa), Imanol Rojo (iraupen-eskia), Lucas Egibar (snowboardcrossa) eta Jon Satacana eskiatzaile paralinpikoa izango dira.

Basque Teameko lau ordezkariek nola bizi dituzten jokoak azaldu dute ondorengo Hangout bideoan:

Lucas Eguibar (Donostia, 1994) SBX (Snowboardcross) delako proban lehiatuko da otsailaren 17an, eta hauxe da olinpiar jokoetan egingo duen lehendabiziko ekinaldia.

Imanol Rojo (Tolosa, 1990) lau diziplinatan hartuko du parte (Skiathlon 15km Classic+15km free el otsailaren 9an; Sprint-a 11n; 15km Classic 14an, eta 50 km Mass start otsailaren 23an). bost urte eskas zituela murgildu zen eskia munduan, eta 11 urterekin lehiatzen hasi zen.

Paul De la Cuesta (Donostia, 1998) honako proba hauetan lehiatuko da: Jaitsiera (otsailak 9), Super Konbinatua (otsailak 14), Super Erraldoia (otsailak 16) eta Erraldoia (otsailak 19). De la Cuestak esperientzia zabala hartu zuen Vancouverreko 2010eko Jokoetan lehiatu eta 30. Postuak eskuratu baitzituen diziplina ezberdinetan.

Jon Satacana (Donostia 1980) Garaiz sendatuz gero, bere laugarren parte-hartzea izango litzateke, Salt Lake City (2002), Turin (2006) eta Vancouverreko (2010) parte-hartzeen ondoren. Alpetar estiloko eskiatzaile honek sei domina lortu ditu guztira, hiru 2002an eta beste horrenbeste 2010ean. Jonek B2 kategoriako ikusmeneko urritasuna du.