Berriki  June Fernandez kazetari eta blogari feministak Gazte Behatokian ikastaro bat eskaini du “Sexismoaren prebentzioa gizarte-sareetan” gaitzat hartuz. Pikara magazineko zuzendari eta hainbat argitalpenetan kolaboratzaile da June, eta Beldur Barik ekimenaren atzean ere ibili da.

Gazteek feminismoa edo feminismoak ulertu eta gerturatzeko sare sozialak oso baliagarriak direla uste du Junek, beti ere, aurkezten zaizkien edukiak eta mezuak erakargarriak badira. Zentzu horretan, sarean hainbat eduki daude berdintasunari loturiko informazioa eman  eta gogoeta eragiten laguntzen dutenak. Jarraian zenbait argitalpen eta ekimen feministaren bilketa egin dugu.

Beldur Barik egitasmoa

Beldur Barik! Emakundek eta Eudelek bultzaturiko programa da hiru foru aldundien eta Hezkuntza sailaren laguntzarekin. Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko. Honela, errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzea du helburu.

Pikara magazine

Feminismoari loturiko gai ezberdinak jorratzen dituen aldizkari digitala da. Era fresko, dinamiko eta alaian, esterotipoetarik alde egiten dute bertako kolaboratzaile diren 20 idazleak. Feminismo gazte eta eraldatzailea proposatzen dute.

Norma Jean Magazine

Norma Jean Magazine gaur egungo prentsarekin indentifikatuta sentitzen ez diren emakume zein gizonei zuzenduriko aldizkari digitala da.

Proyecto Kahlo

Emakumentzako aldizkari alternatiboa da. Emakumeari buruz ematen diren ohiko ereduekin apurtu eta eduki interesgarriak proposatzen dituzte.

Bestalde, gure inguruan (sarean eta kalean) jasotzen ditugun “Gran Hermano” ereduek gazteen artean “modan” jarri dute norberaren gorputza eta ideiak biluzteko joera sareetan. Besteen baliozpen baten beharra egon daiteke horren atzean, eta tentuz jokatu ezean arazoak eragin ditzake norberaren irudia publiko egiteak. Baina alarmismotik haratago, gure ideiak adierazteko, espresabide gisa eta gorputzaren inguruko jabekuntza bideratzeko baliagarri izan daitezke sareko tresna eta egitasmoak.

Gorputzaren eredu ezberdinak aurkezten dituzten egitasmoak aurkezten ditugu jarraian:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=GPEcdcmnAA0[/youtube]

Poses

Bideo honek moda munduaren zentzugabekeria eta artifizialtasuna agerian uzten du, emakume arruntak kalean aldizkarietako modeloen jarrera ezinezkoak erakusten dituztenean.

Gordazine

Emakume lodien gorputzak dira protagonistak atari honetan. Ez dute inoren baliospenik lortu nahi… Emakume batzuk beste batzuk baino handiak dira eta listo.

The Nu Project

Modeloak ez diren emakumeen gorputz biluziei argazkiak ateratzen dihartute egitasmoa honetan 2005etik.

Jon Uriarteren “The men under the influence…”

Proiektu honetan gizonak beraien bikoteen arropekin jantzita ageri dira. Zein eragin du rolen aldaketak bikote heterosexualetan?

Swicheroo

Bikoteen erropa aldaketa honek bi kideen arteko rol aldaketa jokoa proposatzen du. Argazkilariak munduko herrialde ezerberdinetako bikotekideei egin dizkie argazkiak.