Egun hauetan ikusi eta ezagutu izan dugun bezala, auzolandegietan hainbat ekintza burutzeko aukera ematen da. Batetik eginbeharreko lana dago, goizetan egiten dena. Baina guztia ez da lana eta aisialdirako aukera ere oso zabala da. Asteburuan egindako irteeretan, Euskal Herriko zenbait txoko ezagutzeko aukera izan dute gazte boluntarioek. Gainera Bergarako egonaldian, euskal dantzen tailerraz gozatzeko aukera izan genuen.

Atzo Adunan beste ekintza batzuk burutu zituzten, arratsaldez jolasak egin zituzten eta gauez karaokean aritu ziren. Goizean lanean gogor egin ondoren, arratsaldean atsedenerako tarte bat ere izaten dute gazteek. Ondoren, auzolandegiko begiraleen dinamizazioari esker zenbait jolas egin zituzten. Taldeka egiteko jolasak, taldean lan egiten ikasteko ere balio izaten dutenak.(Ikus argazki galeria) Lehiakortasuna bai, baina jolas zelaian gelditzen da jolasa bukatu ostean. Gazteen parte hartze aktiboa nabaria zen eta gogotsu aritu ziren jolasean.

Afaldu ostean, abesteari ekin zioten. Karaokearen ordua izan zen eta Adunako gazteak lau taldetan banatu ziren. Haien lehia eta norgehiagoka kantuan oinarritu zen. Euskarazko zein gaztelerazko abestiak abestu zituzten gazteek. Ahalegin handia egin zuten euskeraz abesteko eta parte hartzeko orduan jarrera aktiboa izan zuten. Horrez gain, auzolandegiko boluntarioetako batek berak ekoitzitako film labur bat erakutsi zuen. Ignacio, gazte kanariarrak, bere antzerki taldearekin batera ekoitzitako “El baremo” ikus-entzunezkoa eskaini zion taldeari.

Auzokontalariak ekimenerako Ander Bolibar eta Ane Elordik egindako posta