Asteburuko irteerak eta ekintza kulturalak albo batera utziz, gaur astelehena berriz ere lanera abiatu dira gazteak. Asteburu osoan zehar Añanako Gesaltzako auzolandegian egon gara. Larunbatean Valderejoko parke naturala bisitatu genuen eta bertan mendi martxa labur bat egin genuen. Atzo berriz, Donostiara joan ginen, hiria ikusi eta bertako giroaz gozatzeko.

Gaur, goizean goiz jaiki eta lanera joan dira gazteak. Goizeko freskotasuna aprobetxatuz gogor ekin diote lanari.(Ikus argazki galeria). Añanako haranean gatza egin izan da gizaldietan zehar eta gaur egun ohitura zahar horiek mantentzeko ahaleginetan dabiltza. Urteetan zehar porlana erabiltzearen ondorioz sortutako akatsak konpontzen ari dira, eta gatza sortzeko bide berriei ateak ireki dizkiete. Horretarako ingurua konpondu eta zaharberritzeko lanetan dabiltza. Auzolandegian parte hartzen duten gazteen betebeharra da hori, ingurua garbitu eta zaharberritzeko proiektua aurrera eramatea. Horrez gain, datorren irailean “Humanitatearen ondarea” titulua eskuratzeko lanean dabiltza Añanako Harana fundazioko kideak.

Gazte boluntarioek haien eguneroko lanean egiten dutena ikusteko hainbat gazte elkarrizketatu ditugu. Beraien egunerokotasuna eta betebeharrak zeintzuk diren gertuagotik ezagutzeko. Nazioarteko auzolandegia denez ingelera da nagusi eta Cecil neska gazte turkiarrak argi azaldu digu auzolandegian egiten dutena. Amurrioko Maitanek eta Gasteizeko Alvarok ere haien eginbeharra eta esperientziak kontatu dizkigute. Gehiago jakin nahi izanez gero, ikusi bideoa!

Auzokontalariak ekimenerako Ane Elordik eta Ander Bolibarrek egindako posta