Hogeita abar urte

Datorren igandean, maitzak 12, ospatuko da Senpereko Lakuaren inguruan Herri Urratsen 30. edizioa. Xutik taldeak egin du aurtengo iparraldeko ikastolen aldeko bideokliparen kantua.  Hitz-jokoa tarteko 30 urteko lanak aurrera jarraitzeko gogoa eta beharra ikusten dute antolatzaileek.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=bclJuTY9vcE[/youtube]

Aldapa leunduz

Aldapa Leunduz dator maiatzaren 26an Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Portugalete aldera. KHERAU taldeak egin du kantua eta Asti Leku ikastolari egokitu zaio aurten Ibilaldiaren antolaketa. 50 urte daramatza ikastola honek euskararen alde lanean.