Gurean da martxoaren 8a eta urtero legez, aurten ere Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta hainbat ekintza antolatu dituzte gure inguruko herrietan.

Berdintasunaren alde, kirolaz blai!”, leloa lagun duela kirola eta emakumea gaitzat hartzen dituen programa prestatu du Getxoko Udalak.  Martxoaren 6tik 18ra bitartean luzatuko dira ekitaldiak eta programa honen helburuak kirolaren jardueran egun dauden desberdintasunak aztertzea, emakume kirolarien onarpen soziala sustatzea, kirol jarduerak balioan jartzea eta emakumeak kirola praktikatzen animatzea dira.

Getxon bertan, Internet Euskadi elkarteak “Emakume konektatua/ Mujer conectada” mahai ingurua antolatu du, BiscayTIK Ezagutza Zentroan , arratsaldeko 18:00etan. Bertan izango dira Intenet eta teknologia berrietan adituak diren zenbait emakume beraien esperientzien berri ematen.

Andoaingo Udalak martxoaren 8tik 22ra bitartean: erakusketa, dokumental, hitzaldi, tailer, martxa-kalejira, musika, zinema, antzerkia biltzen dituen ekitaldiak antolatuko ditu. Zarautzen ostera, martxoaren 1an hasi eta martxoaren 30a bitartean erakusketak, sabel dantza emanaldia, autodefentsa ikastaroa, hitzaldiak, Sorgin gaua eta bestelako ekimen ugari izango dira ikusgai.

Emakunderen  kanpainak bestalde, berdintasunak gizarte osoarentzako onurak dakartzala azpimarratu nahi izan du eta berdintasun ezak ondorio latzak izan ditzakeela maila pertsonalean, baina baita ere alor sozialean eta ekonomikoan ere. Kanpainaren leloa “= + Berdin gehiago da”.

Martxoak 8ko martxak

Euskal Herriko koordinadora feministak manifestaldiak iragarri ditu Euskal Herriko hiriburu eta herrietan. Bilboko martxa 19:30ean Arriagako plazatik abiatuko da; Baionakoa 18:30ean, Herriko etxetik; Donostiakoa 19:30ean, Boulevardetik; Durangokoa 20:15ean, Santa Ana plazatik; Gasteizekoa 20:00etan, San Antonetik; eta Iruñeakoa 20:00etan, Gaztelu plazatik

 

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko tresnak:

Honako bi bideoek emakumeek egun jasaten duten indarkeria salatzeko tresna izan nahi dute. Errealitatea erakusteak aldaketak eragin ditzakeelako gomendatzen dizkizuegu honako lanak.

“One billion rising”

“Women are heroes”


Beste herri batzuetako programak: Abadiño, Ondarroa, Zarautz eta Tolosa