Basque Teamek eta Gazteaukerak elkarlanean, Gazte Olimpic Team lehiaketa abian jarri du. Lehiaketaren xedea, Londresko Joko Olinpikoetara eta Paralinpikoetara joan eta bertako bizipenen berri emango diguten 8 bidaiari aurkitzea da. Sarituek musu-truk biziko dute esperientzia olinpikoa udaran.

Blogari sena baduzu eta argazkiak ateratzea, bideok grabatzea, zein idaztea atsegin baduzu Londresera joateko txartela eskuratu dezakezu. Olinpiadetako giroa gozatu, bizi eta kontatzeko prest bazaude aukera paregabea duzu honakoa.

Gazte Olimpic Team taldeko 8 kideetako bat izan nahi baduzu, martxoaren 1an hasi eta apirilaren 12a bitartean abian izango den lehiaketaren oinarriak begiratu eta parte hartu ezazu!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=nxSbxY3x-UU[/youtube]