Jesus Velasco hezitzailea da eta eta Kaebnai irabazi asmorik gabeko elkarteak antolaturiko Gazte Esparruan Nazioarteko lanerako Estrategiak eta Praktika Onei buruzko Topaketetan dabil antolatzaile lanetan. Ekimen hau Gazteak Ekinean Europar programaren baitan dago.

Topaketaren helburua gazteen, irakasleen, teknikarien zein arduradun politikoen artean Gazte Esparruan Nazioarteko lanerako baliagarri izango den gida bat adostea da, Autonomi Erkidego ezberdinetako kideen artean.

Guztira erkidiego ezberdinetako 18 eta 30 urte arteko 40 gaztek parte hartzen dute ekimen honetan. Metodologia dinamiko eta parte hartzaileaz baliatuz, eguneroko lanerako baliagarri izango diren tresna eta konpetentzien jabe egitea dute helburu topaketara hurbildu direnek.

Zer azpimarratuko zenuke topaketa hauen inguruan?

Azpimarragarria da nire ustez, horrelako topaketa batek eskaintzen duen aukera elkarrizketa bat bideratzeko, gazteen, irakasleen, teknikarien eta gazteria alorreko politikarien artean. Gazteak Ekinean programako akzio garrantzitsu bat da. Oso pozgarria da guretzat elkarrizketa probetsugarriak eta aberasgarriak bideratzen ari direla ikustea. Egiten ari garen lan honek bere fruitua izango du prestatuko dugun Gidan. Gida honetan, elkarrizketen ondorioak, baliabideak eta gazteekin eguneroko lana egiteko beharrezko estrategiak bilduko ditugu.

Zein eratan uste duzu praktika onei buruzko gida honek lagun dezakeela gazteekin lan egiteko orduan?

Eguneroko lanean gazteekin ditugun dinamiketan alde batera uzten ditugun alorretan lagun gaitzakeela uste dut gida honek. Alde batetik gazte eta profesional bezala, gazteen errealitatea zein den jabetzeko erabilgarria izan daiteke: gure ingurukoa zein nazioartekoa ezagutu eta aldaketak proposatzeko. Bestalde, atal praktikoa ere izango du gidak, gazteekin lan egiteko baliabideak, trebetasunak eta jarrerak proposatuko dituelarik. Gazteentzako dauden programa ezberdinen berri emango du eta bestelakoak ere egongo dira, adibidez, nola egin daitekeen barreterapia saio bat.

Zein da zure iritzia gazteekin egiten duzun lanaren inguruan. Zure aburuz, nahikoa programa eta tresna daude gazteen garapen pertsonal eta profesionalari zuzenduak?

Gazteen errealitateak dien mugimenduak profesional moduan beti adi egotera behartzen zaitu, baliabideak, programak zein trebetasuna berriak bilatzera hezkuntza ez formalean…Gazteak Ekinean bezalako programek baliabideak dituzten eta ez dituzten gazteentzako aukera ugari eskaintzen dituzte, hip-hop ekintza bat prestatzetik antzerki truke bat egitera arte beste herrialde batean. Dena den, baliabide hauek ez dira gehiegi ezagutzen; gero eta informazio gehiago dagoen arren laguntza behar dute gazteek parte hartzeko prozesu osoan.