[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=WUZ8NKWixtE[/youtube]

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=9Ej6Q2Jk8nY[/youtube]

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=v1vQg69P10M[/youtube]

Albisteak, elkarrizketak, lehiaketak eta orain bideoak egiteari ere ekin diogu. Gazteaukerak hilean behin bideo bat plazaratuko du Youtubeko bere kanalean eta laster ETB3an ere ikusteko aukera izango duzue. Gure asmoa, gazteontzako prest ditugun programa ezberdinen berri ematea da bideo hauen bidez: Auzolandegiak, Euskadiko Gazteak Lankidetzan, Gazte informazioa, Gazte-txartela, Europako programak… zer diren, era argi eta erakargarrian azaldu nahi dizuegu.

Era berean, partaide izan zareten guztiontzako opari bat ere izan nahi dute lan hauek, zuek gabe ez bailirateke posible izango programak aurrera ateratzea.

Ikusitako bideoak zure gustukoak badira, zabaldu itzazu zure lagunen artean. Izan zaitez eskuzabala! 🙂

Dagoeneko Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programen bideoak prest ditugu: Gustatu zaizkizu? Zabalduko zenituzke zure lagunen artean? (emailez, Facebook, Twitter zein Tuenti sareetan)