Uda atzean utzi genuen arren, egunotako tenperatura gozoek udako oroitzapenak ekarri dizkigute gogora. Bide horretatik, Auzolandegietan bizitako esperientziak jaso asmoaz antolatu dugu, argazki, idazlan eta bideo lehiaketa, beste behin ere.

“Abenturaz beteriko hamabost egun, irribarrez beteak, lagun-giro beroan, bizipenez josiak…” horrelako hainbat adierazpen heldu zaizkigu aurten munduko txoko ezberdinetatik. Hala nola, Koreara, Islandiara, Japoniara, Valentziara, Caceresera, Alicantera, Arabara, Belgikara, Frantziara zein beste hainbat herrialdetara gerturatzeko aukera izan dugu zuen lanen bidez.. Zuen begiradek eraman gaituzte bertara.

Guztira euskaraz eta gaztelaniaz idatziriko 12 idazlan, 50 argazki eta 6 bideo lan jaso ditugu aurten. Kalitate handiko lan hauen artean 3 netbook banatuko ditugu saritan, bat kategoria bakoitzeko. Laster jakinaraziko dugu nortzuk izan diren aurtengo hiru sarituak. Ez da lan erraza izango, eta zuen iritzia jasotzea eskertuko genuke. Zein lan duzu gogokoen?

Sariak eman bitartean, parte hartzaile izan zareten guztioi eskerrak eman ni dizkizuegu Gazteaukeratik, zuen bizipenak gazte guztiekin banatu dituzuelako.

Datorren urtean gehiago izango dugu!