22 egunetan zehar Europako hiri ezberdinak ezagutu ditugu. Gure ibilbidea ondorengoa izan da: Paris-Praga-Viena-Budapest-Zagreb-Split-Rijeka-Niza (bertara iristeko igaro ditugun geltokietako hirien artean).

Oso gogorra egin zaigu etxera bueltatzea, interrailean zehar eraman dugun bizitza nomada baztertu baitugu. Izugarrizko esperientzia interesgarria izan da, herrialde ezberdinetako kultura, tradizioak  eta jendea ezagutzea. Interesgarria izan da baita Europatik zehar bidaiatzeko erabili izan dugun baliabide erakargarria. Interraila Gaztetxartelaren erabilerak dakarren zenbait abantailekin eta “Low Cost” pentsaerarekin gozatu dugu!. Gure denbora eta ekonomia kudeatzen asko ikasi dugu!

Interraila bukatu da! Eta horrekin batera hunkituta utzi gaituen abentura! baina aurrerantzean, beste bat hasiko da; gure kabuz, bisitatzea falta izan zaizkigun hiriak ezagutzeko asmoa daukagu eta! Berlin, Londres… nork daki non bukatuko dugun! Eskerrik asko blogaren bidez jarraitu diguzuenoi eta bereziki Gazteaukera eta hiru Kutxei, opari polit hau guri eskaintzeagatik. Beti arte!

Bidaiaren errepasoa egiten duen azken bideoa prest daukazue YouTuben.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=M6-8L5N6osw[/youtube]