Atzo arratsaldean, itsaso Adriatikoaren ikusmen zoragarriak gozatu zitezkeen Zvoncac kalatik. Gauean, herriko jai giroa ezagutu nahian, bueltaxo bat eman genuen eta salsa kontzertu batekin aurkitu ginen. Gorputza dantzan jarri genuen!

Gaur goizean, gosaltzera abiatu gara alde zaharreko taberna batera eta bertan geundela izugarrizko euri zaparrada eta ondoren txingorra hasi da. Eguraldiak ez digu lagundu goizean zehar baina horrek ez digu umorea kendu Split-eko kaleetatik zehar ibilalditxo bat egiteko. Konkretuki, Peristil plazan (St Duye eliza dagoen lekua), alde zaharrean eta Gradska Luka portutik zehar ibili gara.

Arratsaldean, Dalmata kostako herri polit honetako kaleetatik ibiliko gara berriz eta 7rak aldera Poljud futbol estadiora abiatuko gara, 8:30tan Hadjuk Split dalmatak Bartzelonaren kontra jokatzen baitu. Gaurko arratsalde gauean beraz, izugarrizko giroa egongo da eta zerbeza batzuren laguntzarekin gau bikaina igaroko dugu!!

Argazkiak Flickr-en dituzue eta bideoa YouTuben!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=ToEYIf0pMRE&feature=channel_video_title[/youtube]