Atzo arratsaldeko 20,40etan Rijeka hiria utzi genuen interraileko itzulerako bidaia hasteko.  Gogoz  kontra hasi genuen buelta, 22 egunetan zehar oso ondo aritu baikara Europa osoko hiri ezberdinak ezagutzen eta bestalde eguneroko familiatik sakabanatu beharrak, tristura sortarazten digu.

Rijekatik Ljublianara abiatu ginen, bertara gaueko 23,50etan iritsi ginen. Kontutan harturik hurrengo trena goizeko 2,32tan hartu behar genuela, Eslobeniako hiriburua ezagutzeko aprobetxatu genuen. Erdigunetik zegoen parke batean motxila pisutsuak utzi (txandak egin genituen motxilak zaintzeko) eta Ljublianako plaza inguruko txokoak; eliza, kale xarmangarriak, erreka inguruak… bisitatu genituen. Segidan, geltokira joan ginen eta Veneziara zihoan trena 90 minutuko atzerapenarekin iritsiko zela ezagutarazi ziguten. Beraz, bertan sakuak atera genituen deskantsatzeko. Azkenean, ordu bateko atzerapenarekin iritsi zen Veneziara zihoan trena, izugarrizko ilusioa egin zigun trena ikustea, dagoeneko geltokian hotzez dardar baikeunden.

Veneziara iritsi eta berehala Ventimigliara abiatzen zena hartu dugu eta azkenik, Ventimigliatik Nizarakoa. Bidaia nekeza izan arren dibertigarria izan da! Bihar Niza ezagutuko dugu eta azken geltokia izanik, ahal den eta gehien aprobetxatuko ditugu eguneko 24 orduak!

Bidaiako argazkiak Flickren eta bideoa Youtuben daukazue!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=NHJ8-HQBF-A&feature=channel_video_title[/youtube]