Atzo azken eguna Budapesten, beste bainuetxe bat bisitatu genuen ( behin probaturik erraza da plana errepikatzea eta are gehiago, bainuetxe eta terma askoren aukeraketa dagoen hiriburuan) eta gabean Maite gure erreportariaren urtebetetzea ospatu genuen. Gure bidaiaren ekuadorra pasatu dugu eta orain, hegoalderantz abiatuko gara, Kroaziara hain zuzen.

7 orduko bidai luzea izan, da, bidaiari gehienentzat luzeegia gertatu da, bereziki egiten zuen beroagatik eta trenaren baldintza kaskarrengatik. Gainera, mugan nahiko denbora egon gara itxaroten, pasaportea birritan eskatu digute, ondorioz, Zagrebera espero baino beranduago iritsi gara.

Albergera iritsi gara eta bertan motxilak utzi ditugu( lekuan, herrialde ezberdinetako gazte ezberdin asko zeuden). Bertan, Kroazioako gidak ikusi eta izugarrizko paradisu itxura zuten Plitvice lakuetara joatea erabaki dugu. Egun osoko eskursioa izango da, beraz, Zagrebeko bisitak egun bat gehiago itxaron beharko du. Dena den, gaur gauean terrazez beteriko erdialdeko kaletan ibili gara.

Bihar lakuetako bideo polit bat izango duzue ikusgai! Bitartean flickr-ean argazkiak ikus ditzakezue!