Bilgune eguna- Ekainak 10, ostirala. Euskal Autonomia Erkidegoko herri ezberdinetako 8 gazte bildu ginen Donostiako Kursalean.

Gorka Zarate Martínez, Jon Uria Lopez, Helena Soler Alonso, Martxel Makatzaga Arotzena, Nuria Arroyo Gonzalez eta Oihana Corrales Zuifaurre, Gazteaukerak eta Gazte-txartelak Europan zehar interrail bat egiteko zozkatu dituen bidaia paseen irabazleak dira. Beraiekin batera, bidaiari buruzko abentura eta bitxikeria guztiak ezagutzera emateko ikus-entzunezko teknikari eta  kazetari bat joango gara (Asier Samaniego eta Maite Faile).

Gazteaukerak bidaia guztiko gastuak ordaintzeaz gain, Europako hainbat herrialde ezberdin ezagutzeko aukera ematen digu. Interrailaren abentura, uztailak 8an Hendaiatik hasiko gara, ondoren, Frantzia, Italia, Eslovenia, Kroazioa, Hungaria, Eslovakia, Alemania, Holanda eta Txekiar Errepublika herrialdeak zeharkatuko ditugularik.

Bidaia hau, bizitzan arrasto hunkigarria uzten dizuten horietakoa izango da esperientzia eta abentura berri zein zoragarriak biziko baititugu!! Bizipen zirraragarriak bizitzeko irrikitan gauden gazte talde jatorra gara eta gure ametsa laister beteko da!!

Guztiaren berri blog honetan, argazkiak  flicker-en, bideoak Youtuben eta nobedadeak Gazteaukeraren facebook, twitter eta tuentin izango dituzue!!

Hona, Donostiako bileraren bideoa:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=kTr9zk9TrgI[/youtube]