Ley Vasca de JuventudEusko Jaurlaritza, Gazteria Zuzendaritzaren bidez, gazteen aldeko apustu sendoa egiten ari da. Izan ere, legealdi honetarako bi ekintza nabarmenenak Gazteriaren Euskal Legea eta III. Gazte Plana lantzea izango da. Horiek izango dira datozen urteotan euskal herri-administrazioen Gazte Politika Integrala bideratuko duten elementuak.

Hasierako zirriborro batzuk prestatu dira dagoeneko. Ez dira agiri itxiak, jakina, gazteen inguruan eztabaida soziala planteatu nahi duten agiri irekiak baizik.

Gazteriaren Euskal Legea eta III. Gazte Plana lantzeko prozesua irekia da, parte-hartzean oinarritua. Prozesu horri esker gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde eta pertsonek bi gaien inguruan dituzten iritzi eta ideiak adierazi ahal izango dizkiote Jaurlaritzari, eta uste osoa dugu beren ekarpenak aberasgarriak izango direla.

Atal bat prestatu da Gazteaukera atari gaztean, parte-hartzean oinarritutako prozesu osoaren lagungarri,. Bertan Gazteriaren Euskal Legea eta III. Gazte Plana lantzeko prozesuari buruzko informazio osoa (faseak, ekitaldien egutegia eta abar) eta eztabaida sozialean parte hartzeko behar den material guztia aurkituko duzu.

Eragileak eztabaidan parte hartzera animatu nahi ditugu Gazteria Zuzendaritzako langileok. Izan ere, gure borondatea eta nahia engaiatutako eragile instituzional eta sozial guztiekin eta Euskadiko gazteen multzoarekin ahalik eta adostasunik zabalena lortzea dela azpimarratu nahi dugu.

Baina hori guztiori gertatu aurretik, zure parte-hartzea da ardura duena.

NATXO RODRÍGUEZ PUERTAS
Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaria