Finlandia, Gales, Polonia, Alemania eta Euskadiko 60 gaztek bederatzi egunez elkarrekin bizitzeko aukera izan dute Urnietako (Gipuzkoa) Bosko Anitz aisialdi taldeak antolatu duen truke baten bitartez.

Trukea 2008ko ekainaren 14tik 22ra bitartean burutu da eta, bederatzi egun hauetan, parte hartzaile gazteek Europari buruzko tailerrak egin dituzte (aldizkari baten edizioa, bideo muntaiak, argazkigintza…) eta baita ekintza ludikoak (txangoak, jokoak…) zein ekintza politiko-kulturalak ere (Lehendakariaren arrera, ondoko argazkietan ikus dezakezun bezala).

Nabarmendu behar da honako hau bost herrialde hauetako gazteek elkarrekin parte hartzen duten bosgarren trukea izan dela, 2006an Galesen ere elkartu zirelako eta 2007an Alemanian. Oraingoan, 2008an Euskadin egin dute topaketa.

02 03

04 05

06 07

08 09

10 11